Aurkene
Iruñeak kokapen estrategikoa du ibilbide luzeko zenbait bideren ibilbideetan modu naturalean integratzeko: Nafarroako bide berdeak (Plazaola eta Bidasoa), Europako nazioarteko ibilbideak (Eurovelo 1 eta Eurovelo 2) eta Santiago bidea. Zikloturismoko produktu turistikoak sustatzea faktore lehiakorra da hiriarentzat, eta, gainera, helmuga errespetatzen duen eta iraunkorra den turismoa sustatzen du.
Helburuak
Motorrik gabeko ibilbide handiei lotutako turismo mota bultzatzea, batez ere bizikletan (zikloturismoa), baina baita oinez ere (ibilbide luzeko mendi-ibiliak). Horretarako, eskualdeko, Espainiako eta nazioarteko bideak osatzen dituzten trazadurak egokitu eta seinaleztatuko dira udalerrian.
Turismo mota horri lotutako merkataritza bultzatzea eta zerbitzu publiko eta pribatuak ematea, Iruña hiri eroso bihurtuz Ibilbide Luzeko Zikloturismorako eta Mendi-ibilietarako.