Zer da Iruña 2030 Hiri Agenda
Iruña 2030 Hiri Agenda hurrengo urteetako bidea markatuko duen Bide Orria da, herritar guztien bizi-kalitatea hobetuko duen hiri-eredu baterantz aurrera egiteko, Iruñea atseginagoa, ekologikoagoa, klima errespetatuko duena, ekitatiboa, bidezkoa, berdintasunezkoa, solidarioa, inklusiboa eta berritzailea izan dadin.
Iruña 2030 Hiri Agenda 2021eko apirilean onartu zen, herritarrek eta 100 erakunde instituzional, sozial eta ekonomikok baino gehiagok parte hartu duten talde-lan luzearen ondoren, Nazio Batuen 2030 Agendaren filosofia eta aginduei eta Garapen Iraunkorrerako 17 helburuei, Europako Hiri Agendari eta Espainiako Hiri Agendari jarraiki.
Irismen luzeko hiri-agenda bat da, eta, horregatik, hain zuzen ere, malgua da. Egoeraren eta aukeraren arabera, 57 proiektu estrategiko garatuko dira, 5 dimentsio handiren esparruan definitzen diren 29 helburu nagusitan bilduta.