Ekitaldiak

Iruñerriko foroa: Aliantzak eraikitzen lurralde partekatu baterako Iruñerriko plangintza estrategikoa Iruña 2030 Hiri Agendaren VI. Jardunaldiak

Albisteak

Ekitaldiak

Iruñerriko foroa: Aliantzak eraikitzen lurralde partekatu baterako Iruñerriko plangintza estrategikoa Iruña 2030 Hiri Agendaren VI. Jardunaldiak

Eguna Ostirala 30 de Urria de 2026
Ordutegia 9:00etatik a 13:30etara
Lekua Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoa Cómo llegar

Deskribapena

Iruña 2030 Hiri Agendan jasota datorren estrategiari esker, 2026ko maiatzean Nafarroako Gobernuak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Iruñerriko udalek lankidetza-protokolo bat sinatu zuten lankidetzan aritze aldera lurraldearen eta zerbitzuen plangintzari dagokionez, kudeaketa partekatuan eta eskualde-plangintzan oinarritutako eskualde-eredu komun bat ezartzeko asmoz, herritarrak erdigunean jarri, zerbitzuak ematean eraginkortasuna sustatu eta kudeaketa publiko gardenagoa eta irekiagoa bultzatuko duena.

Horregatik guztiagatik, edizio honetan hauxe izanen da jardunaldien ardatza: Iruñerrirako plangintza estrategikoa eta, batez ere, nola egin aurrera gobernantza partekatuko ereduak lortzeko. Eredu horiek udalez gaindiko erronkei aurre egiteko aukera emanen dute, lankidetza, koordinazioa eta aliantzak eratzea abiapuntu hartuta, hori guztia administrazio bakoitzak dituen eskumenei kalterik egin gabe.

Azken batean, topaketarako eta hausnarketarako gune bat izanen da, aliantzak eta lankidetza-erak bultzatzen jarraitzeko asmoz. Hain zuzen, horien xedea izanen da lagungarriak izatea zerbitzu publikoak modu eraginkorragoan emateko eta gure lurraldeak dituen erronkei erantzun koordinatuagoa emateko.

Inskripzioak

Aldez aurretik izena eman behar da inprimaki hau betez. Izen-ematea urriaren 20ra arte zabalik egonen da.

PROGRAMA

Deskargatu hemen programa

Partekatu ekitaldi hau

Kontaktatu

                   

Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es

Iruñeko Udala da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta datu horiek erabiliko dira zure informazio eskaera kudeatzeko.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo datuak babesteko araudiak aitortutako beste eskubide batzuk erabiltzen ahal dituzu Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, Iruña) edo egoitza elektronikora joz.

    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.