Albisteak
Albistea
2026/06/24
Iruñeko Udalak hiriko beheko solairuak aktibatzeko eta antolatzeko plana aurkeztu du. Honako hauek dira helburu orokorrak: hurbileko merkataritza suspertzea, hutsik dauden lokalen kopurua murriztea, ondarea babestea, etxebizitza arduraz sustatzea, hiri-nortasuna babestea, bizikidetza hobetzea eta dagoeneko eraikita dauden eraikinei probetxua ateratzea. Planaren ezarpenaren baitan, parte hartzeko eta iritziak trukatzeko prozesua eginen da hainbat eragileren artean; era berean, plana ezartzeak aldaketa hauek eraginen ditu: araudia egokitzea beheko solairuetan kalitatezko etxebizitzak egin daitezen; hirigintza-plangintza aldatzea hurbileko merkataritza babesteko, eta ehun urtetik gorako saltoki berezien babes-katalogoak aldatzea.Plana lau helburutan egituratzen da: beheko solairuen eraldaketa antolatzea eta etxebizitza-erabilera eta jarduera ekonomikoa orekatzea; establezimendu historikoak eta ondare-balioa duten elementuak babestea; merkataritza indartzea azpiegitura sozial eta ekonomiko egituratzaile gisa; eta bizitegi-tipologia berrietarako araudia eguneratzea eta izapideak sinplifikatzea.Iruñeak gero eta etxebizitza-eskaera handiagoari aurre egin behar dio; baina, era berean, lehen beheko solairuetan oso ohikoak ziren hirugarren sektoreko erabilerak gero eta urriagoak dira. Bi dinamika horien ondorioz, beheko solairuetan dauden lokal horiek gero eta gehiago bideratzen dira bizitegi-erabilerara edo apartamentu turistiko gisa erabiltzera. Aldi berean, hiriko saltoki historikoek eta establezimendu enblematikoek berezko izaera ematen diote hiriari, eta haren nortasunaren parte dira. Kontsumo-ereduetan eta hiriko merkataritzaren egitura ekonomikoan izandako aldaketek, kasu batzuetan nortasun hori lausotzea ekarri dute.Plan honen bidez, eraldaketa horiek antolatzea proposatzen da, jarduera ekonomikoa egituratzailea den tokietan hala izaten jarrai dezan eta errazagoa izan dadin erabilera berriak ezartzea hutsik dauden edo gutxiegi erabiltzen diren guneak aktibatzen eta hiriaren bizitasuna indartzen laguntzeko.
Ekimen honi esker, aurrera eginen dugu 209. PE – Etxebizitza irisgarriak lokal hutsetan proiektuan.
Argibide gehiago
2030eko Iruñeko Hiri Agenda erakundeek, eragileek eta herritarrek hiri hobea lortzeko elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Hiri iraunkorra, berdeak, inklusiboa eta irekia lortzeko helburuarekin.Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.