Deskribapena
Iruña 2030 Hiri Agendan jasota datorren estrategiari esker, 2026ko maiatzean Nafarroako Gobernuak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Iruñerriko udalek lankidetza-protokolo bat sinatu zuten lankidetzan aritze aldera lurraldearen eta zerbitzuen plangintzari dagokionez, kudeaketa partekatuan eta eskualde-plangintzan oinarritutako eskualde-eredu komun bat ezartzeko asmoz, herritarrak erdigunean jarri, zerbitzuak ematean eraginkortasuna sustatu eta kudeaketa publiko gardenagoa eta irekiagoa bultzatuko duena.
Horregatik guztiagatik, edizio honetan hauxe izanen da jardunaldien ardatza: Iruñerrirako plangintza estrategikoa eta, batez ere, nola egin aurrera gobernantza partekatuko ereduak lortzeko. Eredu horiek udalez gaindiko erronkei aurre egiteko aukera emanen dute, lankidetza, koordinazioa eta aliantzak eratzea abiapuntu hartuta, hori guztia administrazio bakoitzak dituen eskumenei kalterik egin gabe.
Azken batean, topaketarako eta hausnarketarako gune bat izanen da, aliantzak eta lankidetza-erak bultzatzen jarraitzeko asmoz. Hain zuzen, horien xedea izanen da lagungarriak izatea zerbitzu publikoak modu eraginkorragoan emateko eta gure lurraldeak dituen erronkei erantzun koordinatuagoa emateko.