Albisteak
Albistea
2026ko ekainaren 10a
Hiri gehienetan, hiri-errealitateak eta haietan bizi diren pertsonen egunerokoak muga administratiboak gainditzen ditu. Iruñearen kasuan, hiri-errealitate horrek 17 udal eta 374.000 biztanle baino gehiagoko (Foru Komunitateko biztanleria osoaren % 55) metropolialde baten aurrean gaudela esan nahi du. Hori dela eta, Iruñeko Udalak administrazio publiko guztien arteko lankidetza proposatu du, garapen bateratu eta koordinatuari bide emateko eta herritarrendako zerbitzuak elkarrekin emateko. Proposamen hori, maiatzaren 28an jarduteko protokolo orokor bihurtu zen, metropolialdeko 17 udalerriek, Nafarroako Gobernuak eta Iruñerriko Mankomunitateak sinatu baitzuten.Agiri horren bidez, sinatzaileek lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute, bai udalerri horiek hartzen duten lurraldearen, bai eskaintzen dituzten zerbitzuen diseinuan eta plangintza estrategikoan.
Plangintza estrategiko hori zehazte aldera, Iruñerriko foro bat sortu da, erakunde sinatzaile guztien ordezkariek osatuko dutena. Foro hori funtsezkoa izanen da plangintza koordinatuaren arloan urratsak egiteko, eta haren esanetara egonen dira koordinatutako arlo eta helburuetan aurrera egiteko ekimenak garatzeko, bultzatzeko eta dinamizatzeko sortzen diren organo guztiak. Era berean, jarraipen-batzorde bat eratuko da, protokoloa betetzen dela zaintzeko. Batzorde horrek 4 urteko indarraldia izanen du, baina automatikoki beste lau urtez ere luzatzen ahalko da.Protokolo hau sinatzea mugarri erabakigarria da Iruña 2030 Hiri Agendako PE301 -Metropolialdea proiektuaren helburuetan aurrera egiteko.
Argibide gehiago
2030eko Iruñeko Hiri Agenda erakundeek, eragileek eta herritarrek hiri hobea lortzeko elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Hiri iraunkorra, berdeak, inklusiboa eta irekia lortzeko helburuarekin.Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es
Iruñeko Hiri Agendari buruzko komunikazioak jaso nahi ditut, etorkizunean garatuko diren jarduerak, ekitaldiak edo informazioak zabaltzeko.
Δ
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.