Iruñeko Hiri Agendaren inguruko hilabete luze bateko jardueren ondoren, #Azaroa 2030en azken astea iritsi da, igande honetan, hilak 26, amaituko dena.
Hiri Agenda Nire Auzoan erakusketak bere ibilbidea jarraitzen du eta gaur, asteazkena, Sanduzelaien bisitatu ahal izango duzu. Ostiralean, hilak 24, Azpilagañan izango da eta igandean eta datorren astelehenean Alde Zaharrean itxiko du bere bidea. Iruña 2030 Hiri Agenda zer den jakin nahi baduzu, zatoz erakusketara eta zure galderei erantzungo dieten tokiko eta udaleko eragileekin harreman zuzena izango duzu.
Aste honetarako aurreikusitako jardueren artean,
Bihar, osteguna, publiko gazteenak iraunkortasunaren arloko edukia sortzen ikasi ahal izango du Igor Morales influencerrekin. Bere bideoak egiten erakutsiko dizu eta bere teknikak zein diren kontatuko dizu. Hobetu edukia sortzeko trebetasuna eta egin bat influencer jasangarriekin!
Ostiralean, hilak 24, arratsaldeko ordutegian, gure hirian energia-berroneratzearen arloan egiten diren jarduketak ezagutuko ditugu. San Pedro Taldeko etxebizitza-gunea bisitatuko dugu, Arrotxapean, birgaitze energetikoko eta irisgarritasuneko esku-hartzeak egin diren lekua.
Larunbatean beste hitzordu bat bizikleta elektrikoan, Iruñeak hiri jasangarriago bat lortzeko lantzen dituen 57 proiektu estrategikoetatik hamar zeharkatzeko.
Bisitei buruzko informazio guztia hemen.