Astearen erdialdean, #Azaroa 2030 honetako jardueren agenda nola doan kontatuko dizugu. Hiri Agenda Nire Auzoan erakusketa gaur eta bihar Etxabakoitzen egongo da, 17an, ostirala, Lezkairura joango da eta asteburuan Iturraman bisitatu ahal izango duzu. Hiri Agenda Iruña 2030 den jakin nahi baduzu, hurbildu zaitez erakusketara eta zure galderei erantzungo dieten tokiko eta udaleko eragileekin harreman zuzena izan ahal izango duzu.
Eta Iruñeak hiri jasangarriago baterantz aurrera egiteko proiektuetako batzuk gertutik ezagutu nahi badituzu, jarrai ezazue bisita gidatuekin.
-Azaroaren 17an, ostirala, oinez ibilaldi atsegina egingo dugu agendan barrena, Trinitarioen aparkalekutik Cardenal Ilundain ikastetxera. Bertan, Iruñea iraunkorrago bat lortzera bideratutako 6 proiektu interesgarri ezagutuko dituzu.
-Hilaren 18an, larunbata, bi ekitaldi egingo dira, Meta 2030 raid delakoa, Agendan interesa duten guztiei eta kirola, talde-lana eta Hiri Agendar 2030ren Iruñeko zabalkundea batzen dituen unibertsitateko publikoari zuzendua. Eta, euri-lorategietara bisita gidatua. Bertan, euri-ura aprobetxatuz lorategiak birnaturalizatu nahi dituen urbanizazio-modu berritzaile hau ezagutuko duzu.
-Igandean, hilak 19, NUPeko ikasgelategiko aparkalekutik, 2030eko agendatik, hiria lantzen ari den 57 proiektu estrategikoetatik hamar ezagutzera eramango zaitu.
Bisitei buruzko informazio guztia hemen duzu.
Influencers 2030ekin izango ditugun bi saioetarako izen emateak ere zabalik daude: Laura Peinado eta Igor Morales. Ikasi edukia sortzeko teknikak eta egin bat influencer jasangarriekin!