Albisteak
Albistea
2026/02/25
Joan den otsailaren 6an aurkeztu ziren jendaurreko ekitaldi batean Iruñeko Udalak sustatzen duen Smart Iruña Lab programaz baliatuko diren proiektuak. Programa horren bidez, Udalak espazio publikora sarbidea ematen die Smart Cities eremuan garatzen ari diren proiektuei, ingurune erreal batean probatu dezaten. Smart Iruña Lab programak teknologia arloan lankidetza publiko-pribatua nola bultzatzen den erakusten du, eta 2018tik Smart Cities esparru-hitzarmenaren bidez egituratzen da.Laugarren aldi honetan, aurkeztu diren 13 ekimenetatik honako hiru proposamen hauek hautatu dira: NTDEnergyren Lakota plataforma, ibilgailu elektriko modularren sistema bat azken miliako logistika testuinguruetan; Hidro23- Compsystem, North Delta konpainiaren konposatu biodegradagarri bat, urari eutsi eta ureztatze-efizientzia hobetzen duena, eta LIFIoT, Nexio Ingenieria 2024 enpresaren proposamena, zerbitzu publikoen lurrazpiko galeriak digitalizatzeko. Hiru proposamenak abian daude dagoeneko eta Nafarroatik, Kantabriatik eta Aragoitik datoz.Iruñeko Udalak, programa horren bidez, hautatutako proiektuei proiektu pilotuaren diseinua egin eta neurrira garatzeko aukera ematen die enpresa sustatzaileei, bai eta espazio publikoan probatzeko ere, ingurune erreal gisa. Proiektu horiek garatzen dituzten enpresei berrikuntzari lotutako aholkularitza eta prestakuntza (negozio-ereduak, komunikazioa, networking, etab.) ere ematen die, eta proiektuen komunikazioa eta emaitzak indartzen ditu udalaren baliabideak erabilita.Argibide gehiago
Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es
Iruñeko Udala da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta datu horiek erabiliko dira zure informazio eskaera kudeatzeko.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo datuak babesteko araudiak aitortutako beste eskubide batzuk erabiltzen ahal dituzu Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, Iruña) edo egoitza elektronikora joz.
Iruñeko Hiri Agendari buruzko komunikazioak jaso nahi ditut, etorkizunean garatuko diren jarduerak, ekitaldiak edo informazioak zabaltzeko.
Δ
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.