Albisteak

Albistea

Albisteak

Ernest Lluch Fundazioak antolatutako Hiri-agendak eraldaketa metropolitanoaren bitarteko gisa izeneko elkarrizketetan parte hartu dugu.

2026ko irailaren 29a

Irailaren 28an Hiri-agendak eraldaketa metropolitanoaren bitarteko gisa izeneko jardunaldia egin zen Bartzelonan, eta Iruñeko Udaleko Estrategia Bulegoko zuzendariak bertan parte hartu zuen.

Bartzelonako Metropoli Eremuak eta Ernest Lluch Fundazioak antolatutako jardunaldian gai hauek jorratu ziren: batetik, hiri-agenden diseinuaren eta ezarpenaren alderdi praktikoenak metropoli-ikuspegi batetik abiatuta; eta, bestetik, esparru instituzional desberdinetako ikaskuntzak partekatu zituzten, ulertzen saiatze aldera horiek nola bihur daitezkeen eraldaketa metropolitanoa lortzeko bitarteko eraginkorrak. Elkarrizketa horien xedea da pentsamendu kritikoa eta irudimen kolektiboa sustatzea gaur egun bizi dugun garaiari modu aktiboan aurre egin diezaiogun, esku hartzen duten alderdiak ikuspegi hirukoitz batetik aztertuz: ikuspegi konparatua, enpirikoa eta teorikoa; hori guztia analisia abiapuntutzat hartuta eta proposamenak egitea pizgarri eta helmuga gisa hartuta.

Jardunaldian hiru saio egin ziren, eta honako gai hauek landu ziren:
• Tokiko hiri-agendak
• Hiri-agendaren erronka metropolitanoa
• Hiri-agenda eskala metropolitanoan garatzea: irtenbideak eta aukerak

Bartzelonako Metropoli Eremuko eta Ernest Lluch Fundazioko ordezkariez gain, honako erakunde hauetako ordezkariek parte hartu zuten jardunaldian: Etxebizitza eta Hiri Agendako Ministerioa; Pablo Olavide Unibertsitatea; Bartzelonako Diputazioa; Metropolis Digital; Bartzelonako Plan Estrategiko Metropolitanoa eta Iruña, Granollers eta Sant Boi de Llobregateko udalak.

Testuinguru horretan, Iruñeak plangintza estrategiko metropolitanoan adituak diren pertsonekin elkarrizketan aritzeko aukera izan zuen; izan ere, Bartzelona erreferentzia nagusia da gai horri dagokionez. Ildo horretan, Iñaki Apezteguia José Luis Harorekin (Bartzelonako Metropoli Eremuko politika metropolitanoak aztertzeko zerbitzuko zuzendaria) solasean aritu zen, eta bere ekarpenak Iruñeko eta Bartzelonako metropoli-plangintzako egituren osaera izan zuen ardatz. Iruñearen kasuan, bottom-up prozesu bat da, Iruñeko Udalak bultzatu baitu ekimena: Iruñerriko Foroa (Iruña 2030 Hiri Agendako proiektua) sustatu du engaiatutako udal guztiekin batera. Bartzelonari dagokionez, lehenbizi erakundea osatu zen (Bartzelonako Metropoli Eremua), Kataluniako Parlamentuaren ekimenez, eta gero agintez, edukiz eta baliabidez hornitu zen.

Hain zuzen, Iruñeak Iruñerriko administrazio desberdinen arteko koordinazioa hobetzeko lan bat abian jarri du, eta horren harira urriaren 30ean Iruñerriko Foroa: Aliantzak eraikitzen lurralde partekatu baterako jardunaldia eginen da Ziudadelan. Interesa duen pertsona eta entitate oro gonbidatuta dago.

Hiri-agendak eraldaketa metropolitanoaren bitarteko gisa elkarrizketak grabatu egin ziren eta Ernest Lluch Fundazioaren kanalean eskuragarri egonen dira.

Ernest Lluch Fundazioak antolatutako Hiri-agendak eraldaketa metropolitanoaren bitarteko gisa izeneko elkarrizketetan parte hartu dugu.

Partekatu albiste hau

Kontaktatu

                   

Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es

Iruñeko Udala da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta datu horiek erabiliko dira zure informazio eskaera kudeatzeko.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo datuak babesteko araudiak aitortutako beste eskubide batzuk erabiltzen ahal dituzu Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, Iruña) edo egoitza elektronikora joz.

    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.