Ekitaldiak

RUNA 2025 PROIEKTUAREN AZKEN JARDUNALDIA

Ekitaldiak

RUNA 2025 PROIEKTUAREN AZKEN JARDUNALDIA

Eguna Osteguna 20 de Azaroa de 2025
Ordutegia 10:00 - 20:15
Lekua Civivox Condestable ( C/ Mayor 2)

Deskribapena

Duela hiru urtez geroztik, Iruñeko Udala hirietako birnaturalizatzeari lotutako jarduketak egiten ari da RUNA 2025 proiektuaren barnean. Proiektu honen emaitzak azaroaren 20an aurkeztuko dira jardunaldi batean: goizeko saioan, egindako jarduketetako hiru bisitatuko dira, eta arratsaldekoan, proiektuaren emaitza nagusiei buruzko hitzaldiak eginen dira.

RUNA 2025 proiektuaren jarduketen artean daude hiriko azpiegitura berde eta urdina handitzeko eta hobetzeko plan bat diseinatzea, Ilundaingo errotaren inguruan ibai-erreserba bat sortzea, ibai ertzak bertako espezieekin birlandatzea, espezie inbaditzaile exotikoak erauztea, uraren kalitatea kontrolatzea eta eskoletako jolastokiak birnaturalizatzea. RUNA 2025 proiektuaren xedea da espazio publikoa hobetzea erresilienteago bihurtzeko, ibaien ondoko eremu narriatuak berreskuratzea eta Arga, Elortz eta Sadar ibaien inguruak era naturalean gara daitezen laguntzea, haien ekosistemak berreskura ditzaten.

RUNA 2025 proiektua Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodibertsitate Fundazioaren 2021eko hirien birnaturalizaziorako laguntza-deialdiko 2,7 milioi eurorekin finantzatzen da, Europar Batasunak eta Next Generation EU funtsek finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Argibide gehiago

Inskripzioak

Izena emateko: 010 – 948 420 100 telefonoan edo webguneko eskabidearen bidez.

Bertaratzeko, ez ahaztu telefonoz izena ematea:

010

Partekatu ekitaldi hau

Igo 2030 Agendara!

                   

2030eko Iruñeko Hiri Agenda erakundeek, eragileek eta herritarrek hiri hobea lortzeko elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Hiri iraunkorra, berdeak, inklusiboa eta irekia lortzeko helburuarekin.
Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es