Deskribapena
Asteazken honetan, martxoaren 11, PE406 – Pilotaren Munduko Hiriburua proiektuari buruzko jardunaldia egingo da Pinaquy Aretoan (Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza; sarrera San Frantzisko kalea 5, Iruña).
Jardunaldia 11:00etan inauguratuko du alkateak, eta bertan izango dira Udaleko, Nafarroako Euskal Pilota Federazioko, NAPIKEko eta Ados Pilotako ordezkariak, bai eta gaian aditua den Santiago Lesmes ere.
Saioak “Pilotaren etorkizuna” gaiari buruzko lehen eztabaida mahai bat eta “Munduko hiriburua” gaiari buruzko bigarren bat izango ditu.
Proiektu hau hasi zenetik, Iruñeko Udalak hainbat ekimen sustatu ditu, hala nola mugaz gaindiko Iruhbi Pilota proiektua edo Euskal Pilotaren Interpretazio Zentroa.
Bertaratzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Izena emateko formularioa eta programa.
Proiektuari buruzko informazio gehiago.