Deskribapena
Jardunaldiak 2026 eko maiatzaren 6 eta 7an antolatuko dira, "Pertsonak, aldaketaren energia" lelopean.
Nafarroako Gobernuko Energia Trantsizioko Zerbitzua, Iruñeko Udala eta Nasuvinsak datorren maiatzean antolatuko dute Energia Komunitateen Europako IV. Kongresua, Baluarteko Kongresu Jauregiako Kamera Aretoan egingo dena. Ekitaldia erreferentziazko espazio gisa finkatzen da hausnarketarako, ikaskuntzarako eta esperientzien trukerako, pertsonen eginkizun funtsezkoaren inguruan energia trantsizioan.
Edizio honen berrikuntza nagusi gisa, kongresuak II. Berde Bulegoen Estatu Topaketa ere hartuko du, bulego horien eginkizun estrategikoan zentratua, kudeaketa eredu eraginkorragoak, arduratsuagoak eta egungo ingurumen erronkei egokituak sustatzeko tresna gako gisa.
Izena ematea eta programa Kongresuaren webgunean eskuragarri.