Aurkene
Zitadela Iruñeko artearen erreferentzia-gunea den arren, hirian ez dago gaur egungo sorkuntzarekin bat egiteko balio duen eta bitartekaritza- eta ekoizpen-funtzioei garrantzi handiagoa ematen dien arte garaikideko espaziorik, eragile artistiko eta publikoekin partaidetza- eta lankidetza-praktikak garatuz eta arte-hizkuntzei eta horien adierazpide berrienei diziplinaz haraindiko begirada emanez, beste hiri batzuetan egin izan den bezala.
Helburuak
Proiektu honen helburu nagusia Ziudadela eta bere eraikinen inguruan jarduketak egitea da, kultura- eta erakusketa-erabilera bultzatzeko. Horretarako, helburu hauek zehaztu dira:
- Gotorlekuko 4 pabiloiak egokitzea, berokuntza, argiztapen, seinaletika eta azalpen azpiegituren hobekuntza teknikoarekin.
- Gotorlekua arte garaikidearen erreferentziazko erakusketa-zentro gisa finkatzea.
- Arte garaikidea hainbat ikuslerengana hurbiltzea.
- Sektore artistikoaren garapen profesionala sustatzea eta laguntzea.