Albisteak

Albistea

Albisteak

2027ko lehen hiruhilekorako egonen da prest Sanduzelaiko biribilgunea lurperatzeko egitasmoa

2026ko azaroak 24

Aurrera darrai Iruñeko Udalaren PE212 – Rotonda San Jorge egitasmoak. Dagoeneko amaitu dira urte hasieran aurkeztu ziren zazpi jarduketa-aldietako balioespen memoriak; mugikortasuna hobetu eta paseko zirkulazioak auzoan duen eragina murriztuko duen egitasmoaren parte dira. Lurperatzea bera hartzen du barne aldi horietatik lehenak.

Berde-ARIAN proposamenak irabazi zuen 2024an eta 2025ean antolatutako ideien lehiaketa, eta balioespen memoriek garatzen dute berde-ARIAN proposamenetik datorren plangintza orokorra. Memoria horien xedea da oinarri tekniko eta ekonomikoa edukitzea, Sanduzelai eraldatzeko eta berrurbanizatzeko etorkizuneko balizko jarduketak antolatzeko: horretarako, ibilbide orri bat ezartzen da, espazio publikoan, irisgarritasunean eta, oinezkoen, bizikleten eta ibilgailuen mugikortasunean mailaz maila esku hartzeko.

Urte honen amaierarako lurperatzearen oinarrizko egitasmoa aurkeztea da asmoa, eta horri esker, xehetasun handiagoz ezagutuko dugu proposatutako irtenbidea. 2027ko lehen hiruhilekoan amaituta egonen da lurperatzea exekutatzeko egitasmoa, baita hura idaztean garatutako trafikoaren, segurtasunaren eta arriskuen azterketak ere.

Idatzi ahala, ikerketa tekniko osagarriak erantsiko zaizkio lurperatzea exekutatzeko egitasmo horri, trafikoaren, segurtasunaren eta arriskuen ikerketaren ingurukoak, irtenbideak nola funtzionatzen duen xehetasun handiagoz aztertzeko eta, etorkizuneko lurperatzearen segurtasun baldintzak indartzeko.

Aparkatzeko beharrak ere aztertu dituzte aldi bakoitzeko balioespen memoriek, eta irtenbide zehatzak eman.

Argibide gehiago

2027ko lehen hiruhilekorako egonen da prest Sanduzelaiko biribilgunea lurperatzeko egitasmoa

Partekatu albiste hau

Kontaktatu

                   

Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es

Iruñeko Udala da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta datu horiek erabiliko dira zure informazio eskaera kudeatzeko.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo datuak babesteko araudiak aitortutako beste eskubide batzuk erabiltzen ahal dituzu Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, Iruña) edo egoitza elektronikora joz.