Deskribapena
Soineko batzuek oroitzapenak gordetzen dituzte; beste batzuek gaur egun nor garen kontatzen dute, eta beste zenbaitek bihar nor izanen garen irudikatzen dute. Azaroko hirugarren astean, Civivox Pompelo talentuari eta sormenari irekitako erakusleiho bihurtuko da.
Tradizioa eta begirada berriak uztartzen dituen ibilbidea da, eta inguruan paseatzen dabiltzanak gelditzera eta jantzi bakoitzaren atzean dauden istorioak eta pertsonak ezagutzera gonbidatzen.
Topaketak. Istorioak, lanbidea eta begiradak
OSTEGUNA. MODA JASANGARRIA
María Clè Leal
Diseinua, lurraldea eta aukera berriak latxa ardiaren artilearentzat
OSTIRALA 20. EMPRENDER EN MODA
Sonia Romero · La Tienda de La Vecina
LA BAJERA: Mahai-ingurua elkarteko kideekin + La vecina / 17:00-19:00
Marka bat sortzea, pertsonengana hurbiltzea eta proiektu bideragarri bat eraikitzea.
LARUNBATA 21. PATROIAK HAUTSI ETA LOTURAK SORTU
Aitor Acilu + Marta Bariáin
Elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta lotura berriak sortzeko dinamika parte-hartzaileak.
LARUNBATA 21. ITXIERA
Daniel Chong, Guillermo Décimo + Iruñeko pertsona berezi bat
Fran Mezcuak gidatutako solasaldia. Hiru begirada, hiru ibilbide. Solasaldi bat. Iraganera eta orainera bidaia bat.
Argibide gehiago