2026ko urriaren 28a
Osoko Bilkuran behin betiko onesteko prest dago II. Zabalguneko Hiri Jarduketarako Plan Berezia (HJPB). Agiriak lehentasuna ematen dio hiri-ehuna birgaitzeari eta kontserbatzeari; horrez gain, 581 etxebizitza berri gehiagorako tokia –horietatik 147 babestuak– duela jasotzen du, hamar arlo estrategiko identifikatzen ditu eta mugikortasun-estrategia bat eta bizilagunek aparkatzeko tokiak mahaigaineratzen ditu, bai eta espazio publikoa mailaz maila berroneratzeko proposamena ere. HJPBaren bidez, eraldaketa bideratzen da, zeinak bidea emanen baitie ondoren jarduketa bakoitza zehaztuko duten proiektuei.
HJPBak II. Zabalgunea berroneratzeko hirigintza-esparrua ezartzen du, hiru dimentsio hauek uztartuta: batetik, esparru arauemailea, zeinak erabilerak, eraikingintza, kontserbazioa, berritzea, zuzkidurak eta kudeaketa zehazten baititu; bestetik, plangintza-esparrua, zeinak dagoeneko dauden eraikinak eta jarduketa berriak arautzen baititu; eta, azkenik, esparru estrategikoa, zeinak funtsezko arloak, berrurbanizazio-eremuak eta mugikortasun-estrategiak hautematen baititu. Azken horiek gerora garatu beharko dira berariaz egindako planen eta proiektuen bidez.
Planaren helburuak guztiz bideratuta daude II. Zabalgunea biziberritzera, betiere aintzat hartuta honako alderdi hauek: auzoaren nortasunari eustea, etxebizitzari eta birgaitzeari mesede egitea, espazio publikoa berreskuratzea, eta mugikortasun jasangarriago baterantz aurrera egitea, horretarako bizilagunendako aparkalekuen alde eginez. Azken testuak 38 alegazio barne hartzen ditu, guztiak jendaurreko epean jasotakoak, eta, horrez gain, sektoreen araberako txostenak txertatu dira; erakunde hauek egin dituzte agiri horiek: Hegazkineria Zibila, Iruñerriko Mankomunitatea, Telekomunikazioetako Sailak, Berdintasun eta Etxebizitzako Alorrek eta Vianako Printzea Erakundeak.
II. Zabalguneko HJPBak PE 206 Hiri Berroneratzeaproiektuaren helburuak lortzen laguntzen du, eta Iruña 2030 Hiri Agendako beste proiektu batzuei ere laguntza ematen die, honako hau kasu:
PE 209 Etxebizitza irisgarriak lokal hutsetan.
Argibide gehiago