Deskribapena
Smart Iruña Lab programaren 4. edizioan inplementatzeko aukeratutako proiektuen aurkezpen publikoa. Smart Iruña Lab Iruñeko Udalak sustatzen duen ingurune erreal batean soluzio berritzaileak ezartzeko laborategia da. Programak “hiri adimenduna” (Smart city) kontzeptura egokitzen diren proiektuak probatu nahi dituzten pertsonei eta enpresei laguntzen die, mugikortasunaren, energia-eraginkortasunaren edo energia berriztagarrien arloetan, besteak beste.
Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 28an itxi zen, eta otsailaren 6an ezagutuko dira 2026ko lehen seihilekoan ezartzeko hautatu diren proiektuak.
Parte-hartze irekia, doakoa eta aldez aurretik izena eman gabe.
Argibide gehiago