Deskribapena
Sanduzelain informazio-saio bat eginen da auzoa berritzeko aukeratu den proposamena herritarrei aurkezteko. Bertan udal-teknikariak eta proposamena idatzi duen taldeko kideak egonen dira, eta auzoa eraldatzeko proiektu honetan aurreikusten diren jarduketak zehatz-mehatz azalduko dituzte. Izan ere, proiektuak, auzoaren erdian dagoen biribilgunearen arazoa konpontzeaz gain, haratago joan nahi du, Sanduzelairako jarduketa-plan integrala izanen baita.