{"id":2039,"date":"2026-10-09T13:32:07","date_gmt":"2026-10-09T13:32:07","guid":{"rendered":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/?p=2039"},"modified":"2026-10-09T13:33:11","modified_gmt":"2026-10-09T13:33:11","slug":"ernest-lluch-fundazioak-antolatutako-hiri-agendak-eraldaketa-metropolitanoaren-bitarteko-gisa-izeneko-elkarrizketetan-parte-hartu-dugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/ernest-lluch-fundazioak-antolatutako-hiri-agendak-eraldaketa-metropolitanoaren-bitarteko-gisa-izeneko-elkarrizketetan-parte-hartu-dugu\/","title":{"rendered":"Ernest Lluch Fundazioak antolatutako Hiri-agendak eraldaketa metropolitanoaren bitarteko gisa izeneko elkarrizketetan parte hartu dugu."},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2026ko irailaren 29a<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Irailaren 28an Hiri-agendak eraldaketa metropolitanoaren bitarteko gisa izeneko jardunaldia egin zen Bartzelonan, eta Iru\u00f1eko Udaleko Estrategia Bulegoko zuzendariak bertan parte hartu zuen. <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bartzelonako Metropoli Eremuak eta Ernest Lluch Fundazioak antolatutako jardunaldian gai hauek jorratu ziren: batetik, hiri-agenden diseinuaren eta ezarpenaren alderdi praktikoenak metropoli-ikuspegi batetik abiatuta; eta, bestetik, esparru instituzional desberdinetako ikaskuntzak partekatu zituzten, ulertzen saiatze aldera horiek nola bihur daitezkeen eraldaketa metropolitanoa lortzeko bitarteko eraginkorrak. Elkarrizketa horien xedea da pentsamendu kritikoa eta irudimen kolektiboa sustatzea gaur egun bizi dugun garaiari modu aktiboan aurre egin diezaiogun, esku hartzen duten alderdiak ikuspegi hirukoitz batetik aztertuz: ikuspegi konparatua, enpirikoa eta teorikoa; hori guztia analisia abiapuntutzat hartuta eta proposamenak egitea pizgarri eta helmuga gisa hartuta.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Jardunaldian hiru saio egin ziren, eta honako gai hauek landu ziren:<br\/>\u2022\tTokiko hiri-agendak<br\/>\u2022\tHiri-agendaren erronka metropolitanoa<br\/>\u2022\tHiri-agenda eskala metropolitanoan garatzea: irtenbideak eta aukerak<br\/><\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bartzelonako Metropoli Eremuko eta Ernest Lluch Fundazioko ordezkariez gain, honako erakunde hauetako ordezkariek parte hartu zuten jardunaldian: Etxebizitza eta Hiri Agendako Ministerioa; Pablo Olavide Unibertsitatea; Bartzelonako Diputazioa; Metropolis Digital; Bartzelonako Plan Estrategiko Metropolitanoa eta Iru\u00f1a, Granollers eta Sant Boi de Llobregateko udalak. <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Testuinguru horretan, Iru\u00f1eak plangintza estrategiko metropolitanoan adituak diren pertsonekin elkarrizketan aritzeko aukera izan zuen; izan ere, Bartzelona erreferentzia nagusia da gai horri dagokionez. Ildo horretan, I\u00f1aki Apezteguia Jos\u00e9 Luis Harorekin (Bartzelonako Metropoli Eremuko politika metropolitanoak aztertzeko zerbitzuko zuzendaria) solasean aritu zen, eta bere ekarpenak Iru\u00f1eko eta Bartzelonako metropoli-plangintzako egituren osaera izan zuen ardatz. Iru\u00f1earen kasuan, bottom-up prozesu bat da, Iru\u00f1eko Udalak bultzatu baitu ekimena: Iru\u00f1erriko Foroa (Iru\u00f1a 2030 Hiri Agendako proiektua) sustatu du engaiatutako udal guztiekin batera. Bartzelonari dagokionez, lehenbizi erakundea osatu zen (Bartzelonako Metropoli Eremua), Kataluniako Parlamentuaren ekimenez, eta gero agintez, edukiz eta baliabidez hornitu zen.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hain zuzen, Iru\u00f1eak Iru\u00f1erriko administrazio desberdinen arteko koordinazioa hobetzeko lan bat abian jarri du, eta horren harira urriaren 30ean Iru\u00f1erriko Foroa: Aliantzak eraikitzen lurralde partekatu baterako jardunaldia eginen da Ziudadelan. Interesa duen pertsona eta entitate oro gonbidatuta dago.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hiri-agendak eraldaketa metropolitanoaren bitarteko gisa elkarrizketak grabatu egin ziren eta Ernest Lluch Fundazioaren kanalean eskuragarri egonen dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2026ko irailaren 29a Irailaren 28an Hiri-agendak eraldaketa metropolitanoaren bitarteko gisa izeneko jardunaldia egin zen Bartzelonan, eta Iru\u00f1eko Udaleko Estrategia Bulegoko zuzendariak bertan parte hartu zuen. Bartzelonako Metropoli Eremuak eta Ernest Lluch Fundazioak antolatutako jardunaldian gai hauek jorratu ziren: batetik, hiri-agenden diseinuaren eta ezarpenaren alderdi praktikoenak metropoli-ikuspegi batetik abiatuta; eta, bestetik, esparru instituzional desberdinetako ikaskuntzak partekatu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2033,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[22,21],"tags":[],"class_list":["post-2039","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albistea","category-albisteak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2039","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2039"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2039\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2042,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2039\/revisions\/2042"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2033"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2039"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2039"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2039"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}