{"id":1930,"date":"2026-07-03T12:26:20","date_gmt":"2026-07-03T12:26:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/?p=1930"},"modified":"2026-07-20T09:55:41","modified_gmt":"2026-07-20T09:55:41","slug":"beheko-solairuak-aktibatzeko-eta-antolatzeko-plana-aurkeztu-da-eta-helburu-hauek-ditu-hurbileko-merkataritza-babestu-eta-suspertzea-beheko-solairuan-etxebizitzak-egitea-erraztea-eta-hutsik-dauden-l","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/beheko-solairuak-aktibatzeko-eta-antolatzeko-plana-aurkeztu-da-eta-helburu-hauek-ditu-hurbileko-merkataritza-babestu-eta-suspertzea-beheko-solairuan-etxebizitzak-egitea-erraztea-eta-hutsik-dauden-l\/","title":{"rendered":"Beheko solairuak aktibatzeko eta antolatzeko plana aurkeztu da, eta helburu hauek ditu: hurbileko merkataritza babestu eta suspertzea, beheko solairuan etxebizitzak egitea erraztea eta hutsik dauden lokalen kopurua murriztea."},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2026\/06\/24<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Iru\u00f1eko Udalak hiriko beheko solairuak aktibatzeko eta antolatzeko plana aurkeztu du. Honako hauek dira helburu orokorrak: hurbileko merkataritza suspertzea, hutsik dauden lokalen kopurua murriztea, ondarea babestea, etxebizitza arduraz sustatzea, hiri-nortasuna babestea, bizikidetza hobetzea eta dagoeneko eraikita dauden eraikinei probetxua ateratzea. Planaren ezarpenaren baitan, parte hartzeko eta iritziak trukatzeko prozesua eginen da hainbat eragileren artean; era berean, plana ezartzeak aldaketa hauek eraginen ditu: araudia egokitzea beheko solairuetan kalitatezko etxebizitzak egin daitezen; hirigintza-plangintza aldatzea hurbileko merkataritza babesteko, eta ehun urtetik gorako saltoki berezien babes-katalogoak aldatzea.<br\/><br\/>Plana lau helburutan egituratzen da: beheko solairuen eraldaketa antolatzea eta etxebizitza-erabilera eta jarduera ekonomikoa orekatzea; establezimendu historikoak eta ondare-balioa duten elementuak babestea; merkataritza indartzea azpiegitura sozial eta ekonomiko egituratzaile gisa; eta bizitegi-tipologia berrietarako araudia eguneratzea eta izapideak sinplifikatzea.<br\/><br\/>Iru\u00f1eak gero eta etxebizitza-eskaera handiagoari aurre egin behar dio; baina, era berean, lehen beheko solairuetan oso ohikoak ziren hirugarren sektoreko erabilerak gero eta urriagoak dira.\u00a0 Bi dinamika horien ondorioz, beheko solairuetan dauden lokal horiek gero eta gehiago bideratzen dira bizitegi-erabilerara edo apartamentu turistiko gisa erabiltzera. Aldi berean, hiriko saltoki historikoek eta establezimendu enblematikoek berezko izaera ematen diote hiriari, eta haren nortasunaren parte dira. Kontsumo-ereduetan eta hiriko merkataritzaren egitura ekonomikoan izandako aldaketek, kasu batzuetan nortasun hori lausotzea ekarri dute.<br\/><br\/>Plan honen bidez, eraldaketa horiek antolatzea proposatzen da, jarduera ekonomikoa egituratzailea den tokietan hala izaten jarrai dezan eta errazagoa izan dadin erabilera berriak ezartzea hutsik dauden edo gutxiegi erabiltzen diren guneak aktibatzen eta hiriaren bizitasuna indartzen laguntzeko.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ekimen honi esker, aurrera eginen dugu <a href=\"https:\/\/https:\/www.pamplona2030.es\/eu\/proiektuak\/etxebizitza-irisgarriak-lokal-hutsetan\/\">209. PE &#8211; Etxebizitza irisgarriak lokal hutsetan<\/a> proiektuan.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"https:\/\/www.pamplona.es\/actualidad\/noticias\/el-plan-para-la-activacion-y-ordenacion-de-las-plantas-bajas-quiere-proteger-y\">Argibide gehiago<\/a><\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2026\/06\/24 Iru\u00f1eko Udalak hiriko beheko solairuak aktibatzeko eta antolatzeko plana aurkeztu du. Honako hauek dira helburu orokorrak: hurbileko merkataritza suspertzea, hutsik dauden lokalen kopurua murriztea, ondarea babestea, etxebizitza arduraz sustatzea, hiri-nortasuna babestea, bizikidetza hobetzea eta dagoeneko eraikita dauden eraikinei probetxua ateratzea. Planaren ezarpenaren baitan, parte hartzeko eta iritziak trukatzeko prozesua eginen da hainbat eragileren artean; [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1929,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[22,21,1],"tags":[],"class_list":["post-1930","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albistea","category-albisteak","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1930","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1930"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1930\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1931,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1930\/revisions\/1931"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1929"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1930"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1930"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1930"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}