{"id":1778,"date":"2025-12-10T07:52:16","date_gmt":"2025-12-10T07:52:16","guid":{"rendered":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/?p=1778"},"modified":"2025-12-10T07:52:18","modified_gmt":"2025-12-10T07:52:18","slug":"iruneko-udalak-ibilgailu-elektriko-berriak-izanen-ditu-urtea-amaitu-baino-lehen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/iruneko-udalak-ibilgailu-elektriko-berriak-izanen-ditu-urtea-amaitu-baino-lehen\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1eko Udalak ibilgailu elektriko berriak izanen ditu urtea amaitu baino lehen"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2025\/12\/10<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">% 100 elektrikoak diren bi furgoneta berri izanen ditu Iru\u00f1eak, gizarte-enplegu babestuko programaren ibai-parkeko garbiketa-, lorezaintza- eta mantentze-lanetako lantaldeen garraio- eta mugikortasun-beharrak asetzeko xedez. Osagai hauek dituzte bi ibilgailuek: 5 eserleku, alboko ate lerragarri beiraztatua, klimatizagailua, ixte-sistema zentralizatua eta beira-jasogailu elektrikoa.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gizarte-enplegu babestuko programak aldi baterako kontrataziorako lanpostuak eskaintzen dizkie Udaleko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileei, errenta bermatua jasotzen dutenei eta gizarte-arrisku edo -bazterketa egoeran daudenei. Lan-jarduera programaren 11 jarduera-lantaldeetako batean egiten dute, eta lantalde horien bidez, hain zuzen, hirirako onuragarriak diren gizarte-ekintzak egiten dira. Kontratazio-aldian prestakuntza, laguntza eta lan- eta gizarte-arloko jarraipena jasotzen dute, haien enplegagarritasuna hobetze aldera.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bestalde, Iru\u00f1eko Udaltzaingoaren Hurbiltasuneko eta Bide Segurtasuneko Brigadak ere ibilgailu berriak izanen ditu: bi ibilgailu trinko edo SUV dira, biak ala biak % 100 elektrikoak. Inbertsioak Europako Next Generation EU funtsen finantzaketa du, Moves III laguntza-programaren bidez, Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ibilgailu horiek urtea amaitu baino lehen entregatuko dira, errotulatu gabe, eta zuriak izanen dira.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Prestazio handiko ibilgailu elektrikoak dira, eta hiri-bilbeko bideetan barna zirkulatzeko gaitasuna izateaz ez ezik, udal-flota berritu eta Udaltzaingoaren eraginkortasun operatiboa hobetzen dute. Hori gutxi balitz, ibilgailu horiek eskuratzea funtsezkoa da berotegi-efektuko gasen isuriak nabarmen murrizteko, hots-kutsadura minimizatzeko, erregaiekin eta mantentze-lanekin lotutako gastuek behera egiteko eta zerbitzu operatiboaren erabilgarritasuna hobetzeko.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aipatu ibilgailuak eskuratzeari esker, Iru\u00f1eak aurrera egiten du <a href=\"https:\/\/www.pamplona2030.es\/proyectos\/movilidad-electrica\/\">PE 112 Mugikortasun Elektrikoa<\/a> proiektuaren helburuak betetzeko prozesuan.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Argibide gehiago:<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"https:\/\/www.pamplona.es\/eu\/node\/75772\">Ehuneko ehunean elektrikoak diren bi furgoneta berri izanen ditu Iru\u00f1eak, gizarte-enplegu babestuko programaren garraio- eta mugikortasun-beharrak asetzeko xedez<\/a><\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"https:\/\/www.pamplona.es\/eu\/node\/75706\">Iru\u00f1eko Udaltzaingoak % 100 elektrikoak diren prestazio handiko bi ibilgailu berri ditu<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2025\/12\/10 % 100 elektrikoak diren bi furgoneta berri izanen ditu Iru\u00f1eak, gizarte-enplegu babestuko programaren ibai-parkeko garbiketa-, lorezaintza- eta mantentze-lanetako lantaldeen garraio- eta mugikortasun-beharrak asetzeko xedez. Osagai hauek dituzte bi ibilgailuek: 5 eserleku, alboko ate lerragarri beiraztatua, klimatizagailua, ixte-sistema zentralizatua eta beira-jasogailu elektrikoa. Gizarte-enplegu babestuko programak aldi baterako kontrataziorako lanpostuak eskaintzen dizkie Udaleko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileei, errenta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1776,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[22,21,1],"tags":[],"class_list":["post-1778","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albistea","category-albisteak","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1778","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1778"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1778\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1780,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1778\/revisions\/1780"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1776"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1778"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1778"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1778"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}