{"id":1769,"date":"2025-12-02T12:36:49","date_gmt":"2025-12-02T12:36:49","guid":{"rendered":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/?p=1769"},"modified":"2025-12-02T12:36:51","modified_gmt":"2025-12-02T12:36:51","slug":"iruneko-udaleko-langileek-bidezko-merkataritzari-buruzko-prestakuntza-jaso-dute-nafarroako-bidezko-merkataritzaren-partzuergoaren-eskutik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/iruneko-udaleko-langileek-bidezko-merkataritzari-buruzko-prestakuntza-jaso-dute-nafarroako-bidezko-merkataritzaren-partzuergoaren-eskutik\/","title":{"rendered":"IRU\u00d1EKO UDALEKO LANGILEEK BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO PRESTAKUNTZA JASO DUTE NAFARROAKO BIDEZKO MERKATARITZAREN PARTZUERGOAREN ESKUTIK"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2025eko abenduaren 2a<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Iru\u00f1eko Udaleko zenbait unitatetako langileek bidezko merkataritzaren arloko prestakuntza jaso zuten Udalaren beraren Garapenaren aldeko Lankidetza Programak antolatutako saio batean. <br\/><br\/> <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Helburua bidezko merkataritzari buruz sentsibilizatzea zen, hura nola susta daitekeen balioesteko. Saioa SETEM Nafarroa eta Oxfam Interm\u00f3n elkarteetako zenbait kidek eman zuten, joan den azaroaren 27an, Geltokin. Entitate horiek, Equi Mercado eta Alboan erakundeekin batera, Nafarroako Bidezko Merkataritzaren Partzuergoa osatzen dute. Partzuergo hori 2003tik ari da lanean Iru\u00f1ean, kontsumo arduratsuaren eta bidezko merkataritzaren sustapenaren eta hedapenaren alde eginez. <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Saioan honako gai hauek jorratu ziren: bidezko merkataritzaren definizioa eta haren harremana pertsonen eskubideekin eta ingurumenaren babesarekin, ziurtatzeko sistemak, produktuak eta horien merkaturatzea.  <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Era berean, nabarmendu zen 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekiko (GJH) harremana (bereziki, 12. GJHa \u2013 Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak), eta zenbait adibide aurkeztu ziren, agintari publikoek bidezko merkataritza kontratazio publikoaren eta bestelako ekimenen bidez nola laguntzen ahal duten erakusteko. <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"> Saioak ordubete iraun zuen, eta elkarte horiek eskainitako kafe batekin eta bidezko merkataritzako pastekin eman zitzaion amaiera. <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"https:\/\/www.pamplona2030.es\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Comercio-Justo.png\">Jardunaldiaren aurkezpenaren kartela<\/a><\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Iru\u00f1eko Udalak horrelako ekimenak aurreikusten ditu <a href=\"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/proiektuak\/kontsumo-arduratsua\/\">PE 207 Kontsumo arduratsua<\/a> proiektuan, Iru\u00f1a 2030 Hiri Agendaren esparruan.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2025eko abenduaren 2a Iru\u00f1eko Udaleko zenbait unitatetako langileek bidezko merkataritzaren arloko prestakuntza jaso zuten Udalaren beraren Garapenaren aldeko Lankidetza Programak antolatutako saio batean. Helburua bidezko merkataritzari buruz sentsibilizatzea zen, hura nola susta daitekeen balioesteko. Saioa SETEM Nafarroa eta Oxfam Interm\u00f3n elkarteetako zenbait kidek eman zuten, joan den azaroaren 27an, Geltokin. Entitate horiek, Equi Mercado eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1766,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[22,21,1],"tags":[],"class_list":["post-1769","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albistea","category-albisteak","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1769","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1769"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1769\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1770,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1769\/revisions\/1770"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1766"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1769"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1769"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1769"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}