{"id":1596,"date":"2025-10-01T10:13:15","date_gmt":"2025-10-01T10:13:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/?p=1596"},"modified":"2025-10-01T10:13:17","modified_gmt":"2025-10-01T10:13:17","slug":"sanduzelai-auzoa-eraldatuko-duen-proiektuaren-idazketa-adjudikatu-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/sanduzelai-auzoa-eraldatuko-duen-proiektuaren-idazketa-adjudikatu-da\/","title":{"rendered":"Sanduzelai auzoa eraldatuko duen proiektuaren idazketa adjudikatu da"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Iazko apirilean, Iru\u00f1eko Udalak Sanduzelai auzoa eraldatzeko ideia-lehiaketa bat (epaimahai teknikoarekin) deitu zuen. Aukeratu ziren hiru proposamenekin (\u2018Auzo gehiago, oztopo gutxiago\u2019, \u2018Hiru marran\u2019 eta \u2018berde-ARIAN\u2019) parte hartzeko prozesu bat egin zen auzotarrekin.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aste honetan, Iru\u00f1eko Udaleko Hirigintza Gerentziak OFS Architects eta SERTECNAri adjudikatuko dio berde-ARIAN izeneko proposamen irabazlearen proiektuaren idazketa. Mugarri oso garrantzitsua da Iru\u00f1a 2030 Hiri Agendaren PE212 &#8211; Sanduzelaiko biribilgunea proiektuan aurrera egiteko.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Sanduzelai eraldatzeko xedez, bi esku-hartze hauek dira funtsezkoak: Nafarroa etorbidea lurperatzea eta oinezkoei lehentasuna emanen dien gune nagusi, handi eta naturalizatua sortzea. <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Proiektua idazteko epea 2026ko amaieran amaituko da, eta aurreikuspenen arabera, hiru urte baino gehiago beharko dira berde-ARIAN proiektuan jasotako jarduketak betetzeko. Aurrekontua 31,9 milioi eurokoa izanen da, gutxi gorabehera.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Urriaren 6an, astelehenarekin, 18:30ean, informazio-saio bat eginen da Sanduzelaiko Civivoxean, aukeratutako proposamena herritarrei aurkezteko. Bertan udal-teknikariak eta proposamena idatzi duen taldeko kideak egonen dira, eta auzoa eraldatzeko proiektu honetan aurreikusten diren jarduketak zehatz-mehatz azalduko dituzte. Izan ere, proiektuak, auzoaren erdian dagoen biribilgunearen arazoa konpontzeaz gain, haratago joan nahi du, Sanduzelairako jarduketa-plan integrala izanen baita.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"https:\/\/www.pamplona.es\/actualidad\/noticias\/el-soterramiento-de-la-avenida-de-navarra-y-un-gran-espacio-central-de\">Argibide gehiago<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iazko apirilean, Iru\u00f1eko Udalak Sanduzelai auzoa eraldatzeko ideia-lehiaketa bat (epaimahai teknikoarekin) deitu zuen. Aukeratu ziren hiru proposamenekin (\u2018Auzo gehiago, oztopo gutxiago\u2019, \u2018Hiru marran\u2019 eta \u2018berde-ARIAN\u2019) parte hartzeko prozesu bat egin zen auzotarrekin. Aste honetan, Iru\u00f1eko Udaleko Hirigintza Gerentziak OFS Architects eta SERTECNAri adjudikatuko dio berde-ARIAN izeneko proposamen irabazlearen proiektuaren idazketa. Mugarri oso garrantzitsua da Iru\u00f1a [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1591,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[22,21,24,1],"tags":[],"class_list":["post-1596","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albistea","category-albisteak","category-ekitaldiak","category-sin-categorizar"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1596","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1596"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1596\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1599,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1596\/revisions\/1599"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1591"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1596"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1596"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.pamplona2030.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1596"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}